Search
Generic filters
Exact matches only
Filter by Custom Post Type

Logo Ayuntamiento de Pamplona
logo ingurumen hezkuntza

KONTAKTUA

Search
Generic filters
Exact matches only
Filter by Custom Post Type

Jarduera gidatuen programa

Jasangarritasuna elkarrekin lantzen programa, ikastetxeei bideratutako hezkuntza-programetako bat da.
Bizipenetan ahalik eta gehien oinarritutako esperientzien bitartez, ikasleak beren ingurunearen errealitatera hurbiltzea dugu helburu, ingurunea ezagutu eta disfrutatu dezaten, balioetsi eta harekin harreman are begirunezko eta errespetuzkoagoa eduki dezaten.

Ikasturte honetan, jarduera mota ezberdin batzuk eskainiko ditugu, gure eskaintza osasun-egoera aldakorretara egokitze aldera.

Programa Actividades Guiadas

Hainbat jarduera gidatu eginen dira hala Museoan nola kanpoaldean, gure inguruneko zenbait gairi heltzeko asmoz, hala nola biodibertsitateari, hondakinei, kontsumoari edo klima-aldaketari. Halaber, bisitaren aurretik eta ondoren egiteko jarduerak eskainiko dira, eskaintza osatze aldera.

Las actividades guiadas, se han planteado como un proceso que integra tres momentos. Las actividades previas serán el momento de preparar la tierra, en el que conocemos el terreno y nos adentramos en la temática. La visita en el Museo es el trabajo de la siembra, en la que a  través de la experimentación ahondaremos en los contenidos. Por último, dejaremos la recolección para el centro escolar, con la realización de las actividades posteriores a la visita.

Programas Actividades Guiadas
Gainera, ondorengo jarduera eta errekurtsoak eskainiko ditugu: online jarduerak, ikastetxeen ondoko berdeguneetan egiteko jarduerak, material ibiltariak, “Museoa zeureganatu” programa, Museoko erakusketetara bisita etab.
Nola eginen dugu?

Jarduera gidatuak astearte eta ostegunetan, eginen dira goizez, 10.00-13.00 bitarte,  ikasturte osoan zehar, hala Ingurumen Heziketarako Museoan nola kanpoaldean. 

Jarduera guztiak doakoak dira, erreserba egin behar da aurrez eta dagokion hezkuntza-zikloari egokituta daude. Bi hizkuntzatan egiten ahal dira, gaztelaniaz eta euskaraz.
Erreserbak museoambiental@pamplona.es helbidean eta 948 420 984 telefono zenbakian egin daitezke.

Ingurumen Hezkuntzako lantaldearekin harremanetan telefonoz jartzeko gomendatzen dizuegu (948 420 984), jarduera ahalik eta hobekien egokitzeko taldearen beharrei zein unean uneko osasun-egoerari. 

Zer eskatzen dugu?

Aurretiko eta ondorengo jarduerak egitea gomendagarria izanen da bisita gidatuan landutako osatzearren.

Parte hartzen duten ikastetxeei eskatzen diegu esperientziaren itzulketa egin dezaten, ebaluazio baten bidez, horrela programak aukera izanen baitu zuekin batera bilakatzen jarraitzeko.