
Atal honetan ingurumen-sentsibilizazioa lantzeko jarduerak aurkitu daitezke. Etxean egiteko jarduerak dira, Haur hezkuntzatik Batxilergora arte zuzenduak.
Lehen Hezkuntzako 3ºbloketik Batxilergora
Gaia: zinea, plastikoa eta hondakinen murrizketa.
Iraupena: 1 – 2 saio.
Zer lortu nahi dugu? Gogoeta eginaraztea sortzen ditugun hondakinei buruz.
Nola eginen dugu? Miniaturazko zinema erabiliko dugu hezkuntza- eta eraldatze-tresna gisa.
Lehen Hezkuntzako 3ºblokea eta Bigarren Hezkuntzako 1ºzikloa
Gaia: zarata eta kutsadura-akustikoa
Iraupena: saio bat. Zinema, kontsumoa eta hondakinak
Zer lortu nahi dugu?: Zarataren eta kutsadura akustikoaren jatorria ezagutzera ematea.
Nola eginen dugu?: Jarduera egiteko, Iruskan Iruñeko udal-bisoreak erakusten dituen zaratamapetan oinarrituko gara.
Lehen Hezkuntzako 2º zikloa
Gaia: elikadura osasuntsu eta jasangarria
Iraupena: saio bat.
Zer lortu nahi dugu? Elikadura jasangarria eta osasungarria balioestea.
Nola eginen dugu? Bertatik ezagutuko dugu egunero jaten ditugun elikagaien historia.
Lehen Hezkuntzako 1º zikloa
Gaia: bioaniztasuna, kontsumoa eta hondakinak
Iraupena: saio bat.
Zer lortu nahi dugu? Ulertaraztea zer garrantzitsua den kontsumoan aztura jasangarriagoak hartzea.
Nola eginen dugu? Ipuin baten bidez, hura entzunez edo irakurriz, gonbita egiten zaie ikasleei ezagut dezaten zer dagoen egunerokoa eta garrantzitsua den osagai baten, hau da, paperaren atzean eta hura erantzukizunez erabil dezaten.
Haur Hezkuntzako 2º eta 3º mailak.
Gaia: ibaia eta kutsadura
Iraupena: 1 – 3 saio.
Zer lortu nahi dugu? Ikasleak ibaiaren bizitza ezagutzera hurbiltzea.
Nola eginen dugu? Ipuin baten bidez, hura entzunez edo irakurriz, ibaiaren inguruan bizi diren pertsonaia batzuen istorioa kontatuko dugu, eta eginkizun bat ezarri: ekaitza baten ondoren eduki duten arazoa konpontzen laguntzea.