Search
Generic filters
Exact matches only
Filter by Custom Post Type
Euskera | Castellano

logo ingurumen hezkuntza

Search
Generic filters
Exact matches only
Filter by Custom Post Type
Euskera | Castellano

Kontaktua:

Noizbehinkako jardueren programa

Jasangarritasuna elkarrekin lantzen, Ingurumen Hezkuntzako Museoak 2018-2019ko ikasturterako ikastetxeei zuzendutako programa da, 24 jarduera zein baliabidez osatua.

Programaren helburu nagusia da ikasleekin lan egitea eskuzko lanen bitartez, jarrera jakin bat garatu dezaten hiri bizigarriago bat –ingurumenari, gizarteari eta elkarbizitzari dagokienez– lortzeari begira.

Programa Actividades Guiadas
Programas Actividades Guiadas

Jarduera gidatuak, hiru une dituen prozesu baten gisara prestatu dira. Lurra prestatzeko unea izanen da, nolabait, aurretiazko jarduera, esparrua ezagutzeko eta gaian sartzeko unea. Museoan bisita egitean haziak ereingo ditugu, eta esperimentazioaren bitartez edukietan sakonduko dugu. Azkenik, uzta biltzea ikastetxean eginen da, bisitaren ondoko jardueren bidez.

Gainera, jarduerak osatzen dituzten baliabideak eskaintzen ditugu:  material ibiltariak, dokumentalak, erakusketak, akustika-gela edo dirurik gabeko truke-azokak.
NOLA EGINEN DUGU?

Jarduera gidatuak asteazken eta ostegunetan izanen dira Ingurumen Hezkuntzako Museoko ordutegi osoan zehar, 10.00-13.00ak bitarte. Jarduera guztiak doakoak dira, erreserba egin behar da aurrez, eta dagokion hezkuntza-zikloari egokitu dira. Bi hizkuntzatan gauzatu ahalko dira, gaztelaniaz eta euskaraz. Erreserbak egin daitezke museoeducacionambiental@pamplona.es  helbidera idatziz edo 948 14 98 04 telefonora deituz.

ZER ESKATZEN DUGU?

Jarduera gidatuetarako beharrezkoa da Museoa bisitatu aurretiko eta ondorengo jarduerak egitea, proposatutako edukiak egoki landu ahal izateko.

Programan parte-hartzen duten ikastetxeek gero esperientziaren itzulketa egin beharko dute ebaluazio baten bidez, programak aurrera egin dezan zuekin batera.