
Natura sentitu programa, ikastetxeen ondoko berdeguneetan egingo den hezkuntza programa. Naturarekiko loturak sendotzea eta gure eguneroko bizitzan ondoan ditugun berdeguneak ezagutzea xede hartuta, ikasleak ikastetxeetara bueltan eramanen ditugu.
Zenbait jarduera gidatu eginen ditugu ikastetxeen ondoko berdeguneetan egingo diren jarduera gidatuak dira, Iruñeko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako ikasleei zuzenduta. Dinamika eta jolas ezberdinen bitartez, ikasleria auzoko parkean murgilduko dira zentzumen guztiekin, nolakoa den, nor bizi den eta bertatik ikas eta disfrutatu dezakegun guztiaz iohartuko dira. Jarduera guztiak dagokion osasun egoerara egokituko dira.
Halaber, jarduerak irakasleek, familiek nahiz Udalarenak ez diren ikastetxeek ere egiten ahalko dituzte modu autonomoan.
Jarduera gidatuak, hiru une dituen prozesu baten gisara prestatu dira. Lurra prestatzeko unea izanen da, nolabait, aurretiazko jarduera, esparrua ezagutzeko eta gaian sartzeko unea. Museoan bisita egitean haziak ereingo ditugu, eta esperimentazioaren bitartez edukietan sakonduko dugu. Azkenik, uzta biltzea ikastetxean eginen da, bisitaren ondoko jardueren bidez.
Jarduerak asteartetik ostegunera izanen dira, goizez, 2020-2021eko ikasturteko 1. hiruhilekoan, Iruñeko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeentzat. Jarduera guztiak doakoak dira, erreserba egin behar da aurrez, eta dagokion hezkuntza-zikloari egokitu dira. Bi hizkuntzatan gauzatu ahalko dira, gaztelaniaz eta euskaraz. Erreserbak museoeducacionambiental@pamplona.es helbidera idatziz edo 948 42 09 84 telefonora deituz egin daitezke.
Jarduera gidatuetarako beharrezkoa da Museoa bisitatu aurretiko eta ondorengo jarduerak egitea, proposatutako edukiak egoki landu ahal izateko.
Programan parte-hartzen duten ikastetxeek gero esperientziaren itzulketa egin beharko dute ebaluazio baten bidez, programak aurrera egin dezan zuekin batera.