Search
Generic filters
Exact matches only
Filter by Custom Post Type
Euskera | Castellano

logo ingurumen hezkuntza

Search
Generic filters
Exact matches only
Filter by Custom Post Type
Euskera | Castellano

Kontaktua:

Mendillorriko lakuaren inguruko heziketa-programa

Hezkuntza-proiektu honen xedea hau da: laguntzea Mendillorriko lakuan Hiri Ekologia eta Mugikortasun Jasangarriko Alorra egiten ari den lanari;hobetzea eta leheneratzea lakuaren ingurumen-egoera, andeatua baitago.

Honenbestez, proiektuaren helburuada eskola-komunitatea subjektu aktiboa izatea hurbileko ingurunearen zaintzari eta herritarren sentsibilizazioari dagokienez, gune hori ikerketa- eta esperimentazio-laborategitxo bihurtzea eta, hartara, Udalaren eta eskola-komunitatearen arteko lankidetza sustatzea.

Proyecto Lago de Mendillorri
Mendillorriko ikastetxeak dira proiektuaren hartzaileak, honako hezkuntza-etapetan: Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak eta Bigarren Hezkuntzako 1., 2., 3. eta 4. mailak.

Proiektuaren faseak

Bi fasetan ari da egiten proiektua: partaidetza eta ikerketa.

1ª fasea

2017/2018 ikasturtearen hirugarren hiruhilekoan jarri zen martxan lehen fasea. Ingurumen Heziketarako Zerbitzuak partaidetzazko esku-hartze bat egin zuen ikasleen artean, Mendillorriko lakuaren inguruneari buruzko informazioa eta sentsibilizazioa hobetzearren ekintza-plan xume bat bultzatzeko ikasleen artean.

2ª fasea

Bigarren fasean, berriz, Ingurumen Heziketarako Zerbitzuak irakasleentzat prestatutako curriculum-jardueren proposamen bat eta zenbait gida garatuko dira, horien bidez ikasleek leheneratutako eremuan ikertu eta esperimenta dezaten.  Helburua da espazioa bereganatu eta laborategi gisa erabil dezaten, esperimentatzeko eta egoeraren jarraipena egiteko, ikastetxe bakoitzeko azpiegituretatik haratago. Unitate didaktikoak, berriz, ikasturte honetan egongo dira erabilgarri, irakasleen curriculum-lanari laguntzeko proiektuaren xede diren mailetan.