
Material ibiltariak maileguko baliabide-sortak dira (neurgailuak, curriculuma aplikatzeko fitxak, etab.), hezkuntza-maila desberdinetarako egokiak, bai Lehen Hezkuntzarako bai Bigarren Hezkuntzarako.
Maleta ibiltariak aldez aurretik erreserba ditzazkezue 15 egunetarako. Erreserba gehiago aurreikusten ez bada, epe hori luza dezakezue.
Erreserbak educacionambiental@pamplona.es helbidera idatziz edo 948 42 09 84 telefonora deituz egin ditzazkezue.
Erabilera baldintzak bat etorriko dira une bakoitzeko osasun-egoerarekin materialak maileguen artean desinfektatuz.
ZARATEN KONTRAKO EKIPAMENDUA
Zer dauka?: Bi zarata-semaforo, bi sonometro, lau grabagailu, eta bi irakasle-gida, didaktika-jarduerak eskaintzen dituztenak.
Zer landuko dugu?: Ekipamendu honen bitartez soinua neurtzen ahalko dugu, zarataren presentzia baloratzeko eta curriculumean lantzeko, jarduera-proposamen baten bidez, gelako giroa hobetzeko moduak.
ENERGIA-MALETA
Zer dauka?: Elektrizitate kontsumoa neurtzeko hiru gailu, bi mahai-joko, Natural Battery motako joko bat, bi luzagarri, lau garraio panel, bi liburu, bi eguzki-joko, klima-aldaketako esperimentazio-kit bat eta bi irakasle-gida, jardueren eskaintza didaktikoarekin.
Zer landuko dugu?: Maleta honek bidea emanen digu energiaren erabilera eguneroko esparruetan jorratzeko (elikadura, mugikortasuna, etxea…), bai eta energiaren erabilerak klima aldaketarekin duen zuzeneko harremana aztertzeko ere.
*3. zikloan egitea gomendatzen da.
ENERGIA-MALETA
Zer dauka?: Elektrizitate-kontsumoa neurtzeko hiru gailu, Natural Battery bi sorta, bi luzagarri, lau garraiobide-panel, liburua eta bi irakasle-gida, Mi primera guía sobre el cambio climático liburua, eta bi irakasle-gida, didaktika-jarduerak eskaintzen dituztenak.
Zer landuko dugu?: Maleta honen bitartez ikasgelan honako gai hauek lantzen ahalko dira: energia-iturriak, oharkabeko kontsumoa, energia-aurrezkia, energia erabiltzearen ondorioak, energia-mendekotasuna..
BARATZE-SASKIA
Zer dauka?: 4 jolas tematiko, 10 liburu, baratzeari buruzko puzzle bat, hainbat hazi –fitxa irudidunei loturik– eta jarduera-gida didaktiko bat irakasleendako.
Zer landuko dugu?: Saskiak baratzera hurbiltzeko bidea emanen du jolasean, era dibertigarri eta esperimentalean. Bereziki erabilgarria den baliabidea da, eta baratzea duten ikastetxeetarako osagarria.
URAREN MALETA
Zer dauka?: Irakasleendako 2 gidaliburu, “Fauna acuática de los ríos de Pamplona” 2 liburu, 2 prismatiko, 3 iraztontzi, 4 lupa, 3 erretilu, 5 pote (2 termometroarekin) , O2, NO3 eta pHa neurtzeko erreaktiboak
Zer landuko dugu?: Maleta honekin ikasleek ur-ekosistema baten egoeraren analisia egin dezakete ( uraren kalitatearen analisia, bioaniztasunaren presentzia espazioan, gizakiaren eragina…).
*3. zikloan egitea gomendatzen da.
ENERGIA-TRANTSIZIOKO MALETA
Zer dauka?: Elektrizitate kontsumoa neurtzeko 3 gailu, luxometro bat, infragorrizko termometro bat, 4 garraiopanel, luzagarri bat, “Cambio climático” liburua eta 2 irakasle-gida, jardueren eskaintza didaktikoarekin.
Zer landuko dugu?:Motxila bidez energia-trantsizioan eta klima-aldaketaren kontrako borrokan giltzarriak diren eguneroko zenbait esparrutan lan eginen dugu: energiaren erabilera etxeetan, energia eraginkortasuna, elikadura, mugikortasuna eta abar.
URAREN MALETA
Zer dauka?: Irakasleendako 2 gidaliburu, “Fauna acuática de los ríos de Pamplona” 2 liburu, 2 prismatiko, 3 iraztontzi, 4 lupa, 3 erretilu, 5 pote (2 termometroarekin) , O2, NO3 eta pHa neurtzeko erreaktiboak
Zer landuko dugu?: Maleta honekin ikasleek ur-ekosistema baten egoeraren analisia egin dezakete ( uraren kalitatearen analisia, bioaniztasunaren presentzia espazioan, gizakiaren eragina…)