
Proiektu honen xede nagusia da baratze bat sortzea, non hezkuntza-erkidegoko eragile guztiek hartuko baitute parte (ikasleak, familiak, irakasleak, ikastetxeko langileak…), eta aldi berean, eskola-baratzea ikasgela bihurtzea, hau da, gizarte, zientzia, arte, teknologia, gastronomia, kultura eta abarrei buruzko ezagutzak bereganatzeko gunea, eta, baita ere, esperientziak eta balio etikoak, giza balioak, ingurumenekoak, balio osasungarriak eta abar partekatzekoa.
“Ikasturte hau nola izan den kontutan izanik, 2020-2021 ikasturtean Iruñeko Eskola-baratze Ekologikoen programa bertan parte hartzen duten ikastetxeetan programa berabiarazteko lanetara bideratuko da, ikastetxe berririk hartu gabe.
Eskola-baratzetan interesa duten ikastetxeek, honako baliabideak izanen dituzte eskuragai:
– Baratze-saskia: maileguan hartzeko baratzeari lotutako sentsibilizazio material sorta
– Irakaslegoaren formakuntza ILZn”
Programa garatzeko, Ingurumen Heziketarako Zerbitzuak bere gain hartu ditu laguntza teknikoa emateko funtzioak. Hasieran, proiektua bultzatu eta haren barruan egiten diren jarduerei babesa ematen diegu. Ikastetxeek proiektuaren ardura berenganatu ahala, gutxituz doa gure laguntza, autonomiaz jarduteko gai diren arte. Batik bat honetan datza gure laguntza:
Ikastetxeko irakasleek Hezkuntza Sailak ziurtatutako formakuntza 1.urtean.
Errekurtso-didaktikoak: Baratzea dela-eta ikasleekin jakintza-alor anitzeko jarduerak egiteko proposamena.
Proiektuaren fase guztiak garatzen laguntzea, oro har.
Udalaren beste sail batzuekin koordinatzea, baliabideez hornitzeko eta, behar izanez gero, aholkularitza eskaintzeko, eta proiektu horretan diharduten ikastetxeen artean ere koordinatzea, esperientziak trukatu eta ideia eta proiektu berriak sortzeko.