Search
Generic filters
Exact matches only
Filter by Custom Post Type

Logo Ayuntamiento de Pamplona
logo ingurumen hezkuntza

KONTAKTUA

Search
Generic filters
Exact matches only
Filter by Custom Post Type

Haurrentzako udako tailerrak

GAZTELERA: abuztuaren 20tik, asteartea, abuztuaren 23ra, ostirala, 10:30tik 12:30ra.

EUSKERA:  abuztuaren 27tik, asteartea, abuztuaren 30era, ostirala, 10:30tik 12:30ra.

PLAZA BETEAK

Oihana López Cestao

Museo de Educación Ambiental
C/Errotazar s/n – Pamplona

Tailer hauen helburua ingurugiroaz ikastea da ongi pasatzen dugun bitartean.

Saio hauetan, naturako elementu bakoitzarekin konektatuko dugu, gorputz adierazpeneko proposamen batekin, sua, ura, lurra edo haizearen ezaugarriak sentituz. Hemendik, jolas eta eskulan proposamen ezberdinak garatuko ditugu, sormena eta adierazpen librea oinarri hartuta.

Asteartea 27 (20an gazteleraz): Piztu sua!
Udako ezaugarri nagusia da eguzkiaren argia eta honek ematen duen beroa. Su hau bera da gure bihotzetan dagoena, bizitzeko gogoa pizten duena eta elkarrekin egotera bultzatzen gaituena. Elementu honen garra topatu eta besarkatuko dugu saio honetan. Gainera, material naturalekin egindako kandelak sortuko ditugu.

Asteazkena 28  (21ean gazteleraz): Uretan igeri
Ura landareentzat bizia da, baita pertsonentzat ere. Lurra hein handi batean ura da, gure gorputzak bezala. Lantegi honetan uraren zikloa ezagutuko dugu eta berarekin jolastu ere. Paisaia eta ibaiaren ibilbideari jarraituz, mural bat eginen dugu.

Osteguna 29 (22an gazteleraz): Lurra taupakada
La tierra es el lugar donde crecen las plantas, tan importantes para la vida en el planeta. A las personas, nos ayuda también a enraizarnos y sostenernos. En esta sesión experimentaremos con esta sensación de apoyo, tambień jugaremos con el barro para crear diferentes figuras.

Osteguna 30 (23an gazteleraz): Haizeak garamatza
Haizea mugimendua da, norabidea ematen digu, hegan egiteko ezaugarria du, hegaztien moduan. Tailer honetan, elementu hau izatera jolastuko dugu eta eskuz egindako paperezko haize errotak sortuko ditugu.

Oihana Lopez  Heziketa Berezia eta Psikopedagogian lizentziatua eta gorputz arteterapian formatua. Heziketa formaletik ez formalera igaro da, azken urteetan, sormen tailerrak eginez adin guztietako pertsonentzat. Gorputz adierazpena eta artea tresna gisa baliatzen ditu osasun kolektiboaren sustapenerako.

DOAKO TAILERRAK
6-12 urte bitarteko haurrei zuzendurik.

IZEN-EMATEA
uztailaren 29tik aurrera
010 edo 948 42 01 00 ( Iruñetik kanpo)
Saio batean edo guztietan parte hartu daiteke

Comments are closed.