Search
Generic filters
Exact matches only
Filter by Custom Post Type

Logo Ayuntamiento de Pamplona
logo ingurumen hezkuntza

KONTAKTUA

Search
Generic filters
Exact matches only
Filter by Custom Post Type

GUTUN-EKO- SISTEMAK. Iruña: Hiria ekosistema
gisa egonaldi artistikoan hautatutako proiektua

DATA

Urriak 5 – azaroak 12.

LEKUA

Ingurumen Hezkuntzarako Museoa.

HIZLARIA

Maider Garayo, Paula Torán eta Nahia Villanueva.

Herritarrei Gutun-EKO sistemak proiektu artistikoan parte hartzeko deia egin eta gauza berdingabeak bildu dira, gure hiriari erreferentzia egiten diotenak ekosistema gisara. Pieza horiek hartu-emanetan daude Maider Garayok, Paula Toránek eta Nahia Villanueva Uharteko Arte Garaikidearen Museoak eta Iruñeko Udaleko Ingurumen Hezkuntzako Lantaldeak bultzatutako egonaldi artistikoan bi hilabetetan zehar ondu duten testuinguruarekin.

Nola bizi gara, nola sentitzen dugu eta nolako harremanak ditugu gure ingurunearekin? Proiektuaren helburua da jardun artistikoaren alderdi ikertzailea testuinguru jakin batean arakatzea, Iruñeko ekosistema kasu, eta horrela, harreman berriak eraikitzea sormen-prozesu ezberdinen artean. Analogia bisual, testual eta objektualen bidez egin dute: horixe dira, hain zuzen, jasotako eta erakusketa honetan ikusgai paratu diren olerki, testu, gauza eta tramankuluak.

Comments are closed.