Search
Generic filters
Exact matches only
Filter by Custom Post Type

Logo Ayuntamiento de Pamplona
logo ingurumen hezkuntza

KONTAKTUA

Search
Generic filters
Exact matches only
Filter by Custom Post Type

Exposición residencia artística

Gutun-EKO sistemak
Iruña: hiria ekosistema gisara egonaldi artistikoan hautatutako proiektua

Urriak 8 – azaroak 22
Aurkezpena: urriak 8, asteartea. 18:30.

Maider Garayo, Paula Torán eta Nahia Villanueva

Iruñeko ingurumen hezkuntzako museoa.
Errotazarko kalea – Iruñea

Herritarrei Gutun-EKO sistemak proiektu artistikoan parte hartzeko deia egin eta gauza berdingabeak bildu dira, gure hiriari erreferentzia egiten diotenak, ekosistema gisara. Gauza horiek elkarrizketan aritu dira Maider Garayok, Paula Toránek eta Nahia Villanuevak bi hilabetetan zehar ondu duten testuinguruarekin, Iruñeko Udaleko Ingurumen Hezkuntzako Lantaldeak Uharteko Arte Garaikidearen Museoarekin elkarlanean bultzatutako egonaldi artistikoaren barruan.

Nola bizi gara, nola sentitzen dugu eta nolako harremanak ditugu gure ingurunearekin?
Proiektuaren helburua da jardun artistikoaren alderdi ikertzailea testuinguru jakin batean arakatzea, Iruñeko ekosistema kasu, eta horrela, harreman berriak eraikitzea sormen-prozesu ezberdinen artean. Analogia bisual, testual eta objektualen bidez egin dute; horixe dira, hain zuzen, jasotako eta erakusketa honetan ikusgai paratu diren olerki, testu, gauza eta tramankuluak.

Sarrera librea.
Ez da izena eman behar.

Comments are closed.