GUTUN-EKO SISTEMAK IRUÑA: HIRIA EKOSISTEMA GISARA
Maider Garayo, Paula Torán y Nahia Villanueva
Iruñeko ingurumen hezkuntzako museoa.
Errotazarko kalea – Iruñea
Herritarrei Gutun-EKO sistemak proiektu artistikoan parte hartzeko dei eginez, gure hiriari ekosistema gisara erreferentzia egiten dioten objektuak biltzen dira. Artelanak hartu-emanetan daude Maider Garayok, Paula Toránek eta Nahia Villanuevak Uharteko Arte Garaikidearen Museoak eta Iruñeko Udalak bultzatutako egonaldi artistikoan ondu duten testuinguruarekin.
Nola bizi gara, nola sentitzen dugu eta nolako harremanak ditugu gure ingurunearekin?
Proiektuak jardun artistikoa testuinguru jakin batean arakatzen du, Iruñeko ekosisteman kasu, eta horrela, harreman berriak eraikitzen ditu sormen-prozesu ezberdinen artean. Hain zuzen, jasotako eta erakusketa honetan ikusgai paratu diren olerki, testu, gauza eta tramankuluen bidez egin dute.