Search
Generic filters
Exact matches only
Filter by Custom Post Type

Logo Ayuntamiento de Pamplona
logo ingurumen hezkuntza

KONTAKTUA

Search
Generic filters
Exact matches only
Filter by Custom Post Type

Charla ciudad y mujer

Ciudad y mujer: retos pendientes

Urriak 29, asteartea

19:00 h

Maite Arrondo

Iruñeko ingurumen hezkuntzako museoa.
Errotazarko kalea – Iruñea

Hitzaldi honetan azalduko da zertan datzan genero ikuspegia duen hirigintza, eta emakumeek etxebizitza-eskubidea dela-eta bizi duten egoerari helduko zaio. Izan ere, beste eskubide batzuen kasuan bezala, etxebizitza-eskubidea zenbait erronka azaleratu ditu gure gizartea osatzen duten askotariko kolektiboendako. Bizitoki-bazterkeria edo pobrezia energetikoa, horra gehienbat emakumeei eragiten dien bi fenomeno, eta horiei aurre egiteko neurriek, hortaz, hori aintzat hartu behar dute eraginkorrak izanen badira.

Maite Arrondo aholkularia da etxebizitza-politiketarako berrikuntza-sare eta -proiektuetan. NBEko errelatorearekin aritu da lanean Etxebizitza Egokia edukitzeko Eskubidearen gainean, baita beste erakunde hauekin ere: Nazio Batuetako UN-Habitat agentzia, Etxegabekoekin lanean aritzen diren Erakundeen Europako Federazioa, Gizarte-Etxebizitzen Kudeatzaileen Espainiako Elkartea eta Bartzelonako Udaleko Etxebizitza eta Birgaitze Institutua. Europar Batasunean ere gai horri buruzko zenbait proiektu eta programetan parte hartu du.

IZEN-EMATEA
Hitzaldi-solasaldi guztiek sarrera librea dute,  ez da  izena eman  behar.

Comments are closed.