Bizitxoko: ezagutzak eta une atseginak partekatzeko gunea
JARDUERA GAZTELANIAZ ETA EUSKARAZ DA
Juanjo Iriarte, konponketetan aditua
Iruñeko ingurumen hezkuntzako museoa.
Errotazarko kalea – Iruñea
Gune honek xede du bizikleten konponketari buruzko ezagutzak partekatzea eta ongi pasatzea gure bizikleta doitzen dugun bitartean edo besteei laguntzen diegun bitartean. Horretarako, Juanjo Iriarte izango da bertan, konponketetan aditua, eta Bizitxokora doazen lagunei laguntza eta aholkuak emango dizkie.
Izen-ematea aurrez
Egun hauetatik aurrera: urtarrilak 4 (urtarrilerako) / urtarrilak 25 (otsailerako) / otsailak 22 (martxorako)
010 telefonoan edo 948 42 01 00an (Iruñeaz kanpotik deituz gero).