Bizikleta-ibilbide kulturala: Iruñeko baratze komunitarioak
Marina Jiménez. Ingurumeneko udal-teknikaria eta baratzeak kudeatzen dituzten elkarteetako ordezkariak
Pellejerías zokoa
Jarauta kalea, 5
Bizikleta-ibilaldia hiriko baratze komunitario batzuetan barna, horiek sortu eta antolatzen aditua den pertsona batek lagunduta.
Baratzeak kudeatzen dituzten elkarteetako ordezkariek harrera egin, landatzen dituzten produktuak erakutsi eta nola egiten duten azalduko digute.
Distantzia, gutxi gorabehera: 3 km., eta abiapuntura itzuliko da.
Ibilbidea/Ordua: 17:30. Alde Zaharrean, Pellejerías zokoan (La Piparrika elkartea). 18:30. Donibanen, Irantzuko Monasterioaren plazan (San Juan Xar elkartea). 19:00. Mendebaldea-Ermitagaña, Nafarroako Liburutegi Nagusiaren ondoan (Ermitaldea elkartea).
“Iruña berdea da” programaren informazio guztia hemen:
Ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea.
Adin guztietako jendearentzat (adingabeak nagusi batek lagunduta).