Artea parkean. Mendillorriko Aintzira hezkuntza-proiektua
Iruñeko Udala, El Lago HLHIP, Mendillorri HLHIP, Elorri IP, Mendigoiti IP eta Mendillorri BHI, Maider Garayoren eskutik
Iruñeko ingurumen hezkuntzako museoa.
Errotazarko kalea – Iruñea
Iruñeko Udalak Mendillorriko Aintziraren ingurunea hobetzeko lanak egin zituen 2016an. Jarduketa horiek eta gizartearen parte-hartzeak bat egin zezaten, Ingurumen Hezkuntzako Museoak Mendillorriko Aintziraren Hezkuntza Proiektuari ekin zion.
Proiektu honek 235 ikasleri eman zien ahotsa eta Aintziraren inguruari eta hura hobetzeari buruz egin zituzten ekimenak jaso zituen. Horietako batek ingurunea artelanez apaintzea proposatu zuen.
Sarrera librea.
Ez da izena eman behar.