Arantzadiko meandroa, baratzea eta tradizioa
Mikel Belasko
Iruñeko ingurumen hezkuntzako museoa (abiapuntua)
Errotazarko kalea – Iruñea
Ibilaldi gidatu honek hurbilekoan sakontzera gonbit egiten digu: Arantzadiko meandroa, haren historia, denboran zehar ibai-ertzei eman zaizkien erabilerak, zuhaiztiak… Nolako bilakaera izan du hiriaren eta ibaiaren arteko harremanak? Zer landaredi topa dezakegu zonaldean? Zein da bertako zuhaitzen historia?
Mikel Belaskok urteak eman ditu Nafarroako toponimia ikertzen, eta Txantreako zuhaitz bereziei buruzko liburu bat idatzi du.
“Iruña berdea da” programaren informazio guztia hemen: